2024ko Hiri Udalekuen laburpen bideoa
2024ko Hiri Udalekuen laburpen bideoa eskuragarri duzu YouTuben. Elizbarrutiko Hiriko Udalekuek, bi astez, 104 gaztek euren aisialdiaz gozatzea lortu dute. 35 begiraleren, 30 boluntarioren, eta hainbat erakunderen laguntzari esker, gazteenek, esperientzia ahaztezina bizi ahal izateko, euren hondar alea jarri dute.
Proiektu honek, jada, sei urteko ibilbidea egin du, eta Donostiako Pertsona Migratuen Ordezkaritzaren, Irakaskuntzako Ordezkaritzaren eta Elizbarrutiko Caritasen bultzadarekin egiten du aurrera. Helburua; familia batzuek dituzten beharrei erantzuna ematea. Sendi horietako haur gehienen gurasoen jatorria, Latinoamerika da, baina badira Ukrainakoak eta Donostiako familietakoak ere.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira