“Vocatio”: Gipuzkoan bokazioen alde otoitz egiteko gonbidapena
Donostiako Elizbarrutiak “Vocatio” jarriko du martxan, nahi argi batekin jaio den elizbarrutiko ekimen berria: Gipuzkoan, bokazioen alde otoitz egitea, eta gure elizbarrutiko Elizan benetako Bokazio Kultura egonkorra piztea.
Martxoaren 13an, ostirala, 20:00etan, Artzain Onaren Katedralean, ekingo zaio bide honi. Otoitz hitzaldiak, 24 ordu Jaungoikoarentzat ospakizunarekin bat egingo du. Kristau-elkarteen bihotzean, eta denboran zehar errotu nahi de den proposamen baten lehenengo topaketa izango da.
Kanpaina bat baino gehiago: bokaziozko kultura bat sortu

“Vocatio” ez da ekintza puntual edo kanpaina soil bat, baizik eta elizbarruti osoari egindako deia da. Apaizak, bizitza sagaratuak, eta laikodun konprometituak sortu daitezen, giro egoki bat bultzatzea eu helburu; betiere, eskatzen eta eskertzen den Jainkoaren opari gisa ulertuta.
Ildo horretan, on Fernando gotzainak adierazitako uste sendoa ozenki entzuten da:
“Bokazioez arduratzen den komunitaterik ez badago, ez da komunitateez arduratuko den deierarik egongo”.
Elkarrekikotasunaren asmo hau, proiektuaren bihotza da: otoitz egiten duen, bokazioak zaindu, eta bokazioak laguntzen dituen Eliza, bere bizitza Ebanjelioaren eta komunitateen zerbitzura emateko prest dauden gizon eta emakumeak sortu daitezen lurra prestatzen duen Eliza da.
Bi “birika” proiektu bererako
“Vocatio”, bi gako handiren inguruan hezur-mamitzen da, elizbarrutiko bokazioen aldeko otoitz-proposamen honi bizitza emango dioten bi “birika”..
- Hileko Otoitz sarea
Alde batetik, hilero, bokazioen alde, otoitz egingo duten taldeen sare egonkorra bultzatuko da Gipuzkoa osoko parrokia eta kristau-elkarteetan.
Sare honetako partaideek “Goizeko zaintzaileak” izena izango dute. Adierazpen guztiz berezia, zaintza itxaropentsua, itxaronaldi sineskorra, eta Jaungoikoaren deiari erantzun berrien egunsentia prestatzeko konpromisoa adierazten duena.
- Bi hilean behin otoitzaldia Gotzainarekin
Bestalde, bi hilean behin, otoitz topaketa bat egingo da Artzain Onaren Katedralean, On Fernando buru dela. Izaera solemnea duten ospakizunak izango dira, baina baita gazte, itxaropentsu eta irekia ere, ekimen osoa gidatzen duen espirituarekin bat etorriz.
Testuinguru horretan, zentzu berezia hartzen du San Joan Paulo II.aren aipuak, Fernando jaunak ere gogoratua:
“Gazteak goizeko zaintzaileak zarete, ez gauaren zaindariak”.
Ikur iraunkorra Katedralean
Otoitzerako dei horren adierazpen ikusgarri gisa, bokazioen alde, Katedralean sugar bat piztuta egongo da etengabe. Itzaltzen ez den erregu baten, eta esna egon mahi duen elizbarrutiko Eliza baten zeinu xume baina adierazgarria izango da, Jaungoikoak, gaur deitzen jarraituko duela fio izanez.
Hurrengo urratsak
Datorren astean, bestalde, “Vocatio”ren webgunea jarriko da martxan. Bertatik, ekimenaren ibilbidea hurbilagotik jarraitu ahal izango da; informazioa, dokumentuak eta otoitz-materialak izango ditu. Honekin batera, otoitzerako elizbarrutiko sare honi laguntzeko eta eusteko, hilero zabalduko diren otoitz bideo sortaren lehenengoa argitaratuko da.
Gipuzkoa osoko parrokiak, komunitateak, gazteak eta fededunak inplikatuz, “Vocatio”-rekin, Donostiako Elizbarrutiak, beste urrats bat egin nahi du bokazioen dohainaren aurrean, entzuteko, eskatzeko eta eskertzeko benetako kultura bat sortzeko.
- Deskargatu kartela
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira