2024/2025 ikasturte pastoralaren hasiera eta Borja Prieto Esnaolaren apaizgintza
Donostiako Elizbarrutiak poz handiz ekin dio 2024/2025 ikasturte pastoralari, berrikuntza eta itxaropen garai baten hasiera baita. Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzainak ikasturte hasierako gutunean Jubileu Urte honen garrantzia azpimarratu du; Elizaren Jubileu Unibertsalak, eta gure Elizbarrutiaren 75. Urteurrenak, bat egiten baitute.
Ikasturte hasiera honetako unerik esanguratsuenetako bat Borja Prieto Esnaola urretxuarraren presbitero-apaizgintza izango da, Beterriko artzapezpikutzako Salbatore Pastoral Barrutiko apaiz izendatua izan baita.
Apaizgintzak, ikasturte berriaren eukaristiarekin egingo du bat. Berau, datorren igandean, irailak 29, arratsaldeko 18:00etan ospatuko da Urretxuko San Martin de Tours parrokian. Gotzainak elizbarrutiko kristau-elkarte osoari dei egiten dio Eukaristian parte hartu dezan, batik bat aldarean batu daitezkeen apaizei ere, fedea elkarrekin ospatu eta loturak sendotzeko.
Gertakari garrantzitsu horretaz gain, On Fernandok gogorarazi du, Jubileua, aukera oso berezia dela Elizbarrutian pastoral eta espiritualtasuna berritzeko prozesuarekin jarraitzeko.
Jubileu honen leloak, “Itxaropenaren Erromes”, fededun guztiak gonbidatzen ditu garai hau betebehar berrituarekin bizitzera, espiritualtasuna landuz eta elkartean, kristau bizitza modu eraginkor batean babestuz.
Gotzainak aipatutako beste erronketako bat, gazteei, kristau zein bokaziozko hazkuntzan, laguntzea da. Ikasturtean zehar gazteentzako ekimen bereziak antolatuko dira, guztia, Erroman, Frantzisko Aita Santuarekin batera ospatuko den “Gazteen Jubileuarekin” amaituz.
Elizbarrutiak kristau-elkarteari dei egiten dio Borja Prietoren apaizgintzaren ospakizunera, eta ikasturte berriaren hasierara hurbildu dadin. Hau da, itxaropen, berritze eta pastoral betebeharrez beterik datorkigun ikasturtea.
Apaizgintzaren ospakizun data eta ikasturte-pastoralaren hasiera:
2024ko irailaren 29a, arratsaldeko 18:00etan.
Lekua: Urretxuko Tourseko San Martin parrokia.
Hemen deskarga dezakezu Gotzainaren gutuna.