Pazko Hirukoa: Fedearen Misterio Nagusia
Ostegun Santuak, Ostiral Santuak eta Larunbat Santuak osatzen dute Pazko Hirukoa, Pazko Bijilian amaitutzen da; kristauen garairik sakratuena. Egun hauetan, Jesukristoren pasioaren, heriotzaren eta berpizkundearen misterioak ospatzen ditugu.
Ostegun Santua: Azken Afaria eta Maitasunaren Agindua
Ostegun Santuan, Azken Afaria dugu gogoan: Jesusek, ogia eta ardoa partekatu zituen bere jarraitzaileekin, eta era honetan Eukaristia indarrean jarriz. Egun hartan, bere dizipuluei oinak ere garbitu zizkien, hau da, maitasuna erakusten digun apaltasun eta zerbitzu ekintza.
2013an ezarri zuen ohiturari jarraituz, hau da, Ostegun Santuko Meza ez ospatzea Erromako katedralean, baizik eta gizarte modernoaren sufrimendu-lekuetan, Frantzisko Aita Santua Erromako emakumeen espetxera joan da gaur Ostegun Santuko meza ospatzera, eta bere gurpil-aulkitik, oinak garbitu dizkie hamabi presori.
Ostiral Santua: Sakrifizio Berreroslea
Ostiral Santuan, Jesusen gurutziltzaketa eta heriotza gogoratzen dira, Kristoren sakrifizio berrerosleaz hausnartzeko; gurutzean hil zenean, bekatutik askatu gintuen eta salbazioaren ateak ireki zizkigun.
Larunbat Santua: Itxaronaldia isiltasunean
Larunbat Santua isiltasun eta gogoeta eguna da. Eliza berpizkundearen zain dago. Jesusen heriotzaren misterioa ikusi eta heriotzaren gaineko garaipena prestatzeko garaia da.
Pazko Bijilia: Kristo Berpiztuaren Argia
Larunbat Santu gauean ospatzen den Pazko Bijilia, Pazko Hirukoaren unerik alai eta itxaropentsuena da. Jesusen berpiztea ospatzeko, Pazko-Zuzia piztuko dugu, Kristoren sinboloa, munduaren argia, bekatuaren eta heriotzaren iluntasuna uxatzen duena.