Aita Donostia 2026 jaialdia: bihotz herrikoitik Europako abangoardiara
Gipuzkoako hiriburuak, Aita Donostia jaialdiaren edizio berri bat aterpetuko du azaroaren 27tik abenduaren 17ra. Zortzi musika topaketen eskutik, jaialdiak, musikagile kaputxinoaren soinu-unibertso aberatsean murgiltzea proposatzen du, hau da, bere sustrai herrikoi eta espiritualak, eta Europako musikaren korronte nagusiekin duen elkarrizketa, nabarmenduz. Kaputxinoen eta Koruko Andre Mariaren elizak herritar guztiei zuzenduriko egitarauaren guneak izango dira.
Zazpi ganbera errezital egingo dira Kaputxinoen elizan (Okendo kalea 22). Hitzorduak: azaroaren 27an eta abenduaren 1, 4, 9, 11, 15 eta 17an. Guztiak, 19:45ean. Besteak beste, Tatiana Samouil, Josu Okiñena, Yuzuko Horigome, Pavel Gomziakov, Suhar eta Kea Ahots Taldea abesbatzak, eta baita, kantu, piano, biolin, biolontxelo, oboe eta klarinete bakarlariek ere parte hartuko dute.
Aita Donostiaren lanak entzun ahal izango dira, Mozart, Ravel, Chaikovski, Purcell, Britten, Bach, Saint-Saëns, Schubert, Shostakovitx eta Brahms konpositoreen lanekin batera. Autore, estilo eta formazio ezberdinek ganbera musika, kantu korala, euskal herri errepertorioa, eta Europako tradizioko lan handi batzuk biltzen dituen proposamen zabalaz gozatzeko aukera emango du jaialdirako prestaturiko egitarauak.
Une nagusietako bat, abenduaren 13an, Koruko Andre Mariaren basilikan ospatuko den Gabonetako Kontzertua izango da (19:00ean). Newco orkestrak, Easo abesbatzak eta Iker Murillo, Studio 24 baletak, parte hartuko dute bertan, egun horietarako bereziki prestatutako egitarauarekin. Kontzertu guztiak doakoak izango dira.
Jaialdiaren liburuxka begiratzera gonbidatzen dugu, Aita Donostia 2026 Jaialdiaren lanak, interpretatzaileak eta egitarau osoa zehatz-mehatz ezagutzeko.
- Folleto en PDF
- Programa y reservas
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira