Blog

Pazko Bijilia: “Ilunpetatik, argira”

Pazko Bijilia: “Ilunpetatik, argira”

Donostiako Artzain Onaren katedralak Pazko Bijilia ospatu da. Ilunpetan hasi da, suaren bedeinkapenarekin; piztean, ilunpetik argira igarotzea sinbolizatzen du, Pazko-Zuzia protagonista dela.

Pazko-Zuziak urte osoan zehar dagoen sinboloa bada ere, gaur gauean ilunpetik argira igaro garela”, irudikatu du (…) Zuzia, Kristoren Argia dela adieraziteaz gain, On Fernando gotzainak bere homilian, beti dagoela itxaropena gogorazi du:

Gugan historia ixteko joera dago, eta nahi gabe tristuran, porrotean, erortzeko joera; harria hobestea, alegia. Batzuetan porrotak pilatu egiten zaizkigu, eta erremediorik ez dagoela pentsatzen dugu, ohitu egiten gara; oroimena kamustu, eta promesa lausotu egiten zaigu. Bizitzan harria besterik ez dugu ikusten; harlauza. Ahaztu egiten zaigu Jainkoarekiko gure historia, salbamen historia bat dela; Jainkoak agindu digula egunero egongo dela gure aldamenean munduaren amaierara arte. Hau gertatzen zaigunean, zerbait ez dago ondo gugan. Fededunak gara. Pazko garaiko pertsonak gara, ez hilobietakoa. Albiste ona berriro entzun behar dugu: berpiztu egin da. Harriak mugitu eta itxaropenera zabalduko digun une hori behar dugu. Gaur, argia berriro ere gailentzen dela ospatzen dugu. Beldurrezko, tentaziozko eta frogazko gauetan; itxaropenez bizitzen asmatzen ez dugun gau horietan”.

Ospakizunean zehar, 13 pertsonek, denek batera, bataioa, lehenengo jaunartzea eta sendotza jaso dute; hau da, fedearekiko konpromisoaren eta kristau elkartearekiko batasunaren erakusgarri garbia.

 

Kristoren argiari esker, gauzak beste era batera ikus ditzakegula berretsi du On Fernandok. Jainkoak mundua ezerezetik sortu zuen bezala, gure salbazio historian ere lagun dugu: Gaurko liturgia osoak, gauetik egunerako ibilbide horretaz mintzo zaigu. Etsipenetik, zerbait berriaren esperantzarako bideaz”.

Deskargatu homilia PDF -an