“Bakearen aldeko kontzertua” Artzain Onaren katedralean: musika-topaketa ederra
Joan den igandean, apirilak 28, Artzain Onaren katedrala “Bakearen Aldeko Kontzertua” izenburupean ospaturiko eszenatoki paregabea izan zen. Kontzertu horren bidez, gatazken eta totalitarismoen biktimei ordain egin nahi izan zitzaien, baita itxaropenerako deia ere, bakearen eta bizikidetzaren etorkizun baten alde.
400 lagun inguru bildu ziren ekitaldi honen lekuko izateko, non musika, Tatiana Samouil zuzendari eta biolinistaren hitzetan, “bihotzak batu eta oztopo kulturalak gainditzeko gai zen hizkuntza unibertsala” bihurtu zen.
The New Chamber Orchestrak bere birtuosismo eta pasioarekin bertaratutakoak liluratu zituen. Tatianaz gain, izen handiko beste musikari batzuen lana ere nabarmendu zen kontzertuan, hala nola, Natalia Tchitch biola-jolea, eta Izaskun Etxebeste biolin-jolea. Musikeneko eskola ospetsuko nazioarteko talentu handiko gazteek ere parte hartu zuten.
Hiru maisu handiren musika klasikoko lanen maisutasunezko aukeraketekin osatu zen egitaraua:
- Antonio Vivaldi: Concerto per due violini e orchestra in La Minore RV522, biolin, biola eta orkestrarako moldaketa hunkigarri batekin.
- Dimitri Schostakovich: Chamber Symphony op.110, pieza bizi eta hunkigarria.
- S. bach: Ich Ruf du Dir, Herr Jesus Christ Choral Prelude, biolin eta orkestrarako egokitua.
Kontzertu hunkigarria oso, katedralak eskaintzen duen giro bikainean.
Donostiako Elizbarrutiak, eskerrak luzatzen dizkie kontzertura bertaratutakoei, musikariei eta antolatzaileei, edertasun eta gogoetan laguntzeagatik. Bakearen eta gizaki guztien arteko ulermenaren aldeko zubi izaten jarraitu dezala musikak.