Blog

Guztien sinodoa

Guztien sinodoa

Iragan larunbatean, Donostiako Elizbarrutiak, gure Sinodoari buruzko topaketa antolatu zuen. Donostiako Jesuiten Arrupe aretoan ospatu zen ekitaldian Conferrek (Erlijiosoen Espainiako Konfederazioa), eta Elizako hainbat taldek parte hartu zuten.

Pedro Uranga, Formaziorako Gotzain Ordezkaritza, eta Maria Jose Moreno, Helduen Kristau Sarbiderako Gotzain Ordezkaritzako kidea izan ziren bilera aurrera emateko arduradunak.

Jardunaldian parte hartu zutenek landu zuten gaietariko bat, Sentsibilizazioa izan zen; Elizbarrutiko Sinodoan oso kontuan hartzeko gaia. Ekitaldian azpimarratu zen, guztiok, parte hartzera deituak gaudela Elizbarrutiak egiten dituen proposamenetan, esate baterako, inkesta erantzunez, eta duela gutxi martxan jarri berri den igandeetako orrialdea irakurriz.

Bigarren proposamena urtarriletik aurrera bultzatu nahi diren Talde Sinodalak izan zen. Bide batez, talde horietan parte hartzeko deia egin zen; elizaren eta kristauak izan arren, parrokiarekin harreman handirik ez dutenen arteko zubia, alegia.

Conferrek (Erlijiosoen Espainiako Konferentzia) eta Elizako hainbat taldek gogorarazi dute, erlijioso gisa, “gure komunitateetatik edo beste batzuekin batera parte hartu ahal izango dugu. Denok gonbidatuta gaude, ez bakarrik parte hartzera, baizik eta sinodoaren alderdi eraginkor izatera”.

 

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: