Blog

Osasun Pastoraltzaren Batzarra 2024

Osasun Pastoraltzaren Batzarra 2024

Apirilaren 27an, larunbata, Osasun Pastoraltzaren urteroko batzarra ospatu zen, “Itsaropentsu tristuraren aurrean – Dar esperanza a la tristeza” izenburupean. Hotza egin arren, ehundik gora lagun hurbildu ziren batzarrera pozez eta ilusioz beterik; ezaugarri horiek oso ohikoa da Osasun Pastoraltzako eragileengan.

Bilgunean, ekitaldira joaten diren, eta urtea joan eta urtea etorri, elkar ikusten duten pertsonen topaketa da nagusi; agurrak, elkartze eta bat egiteak… partekatzeko unea da. Parte-hartzaileen harreraren ondoren, ekitaldiari otoitzaldi batekin eman zitzaion hasiera. Bertan, urtean zehar hil diren Pastoraleko lagunen oroitzapen xume eta esker onekoa egin zen.

Ondoren, hitzaldien txanda heldu zan; Patxi Aizpitartek (Sozio-karitatezko Pastoralaren arduraduna), hitz abegikor batzuekin, bildutakoei, ongi etorria eman zien. Jarraian, gure gotzain on Fernandok hartu zuen hitza, eta bertaratutakoek egiten duten lan garrantzitsua baloratu zuen, laguntzen eta itxaropena helarazten, artatzen dituzten pertsonen sufrimendua eta gaixotasuna gertutik ukituz.

Ondoren, amaierara arte, Izaskun Andoneguik (Bidegin Fundazioaren sortzailea eta langilea) bere gogoetak partekatu zituen jardunaldira joan zirenekin.

Bere ezagutzak azaldu zituen, dolu-prozesuan, sufrimenduko edo zaurgarritasuneko bizi-egoeretan dauden pertsonei laguntzeko bere esperientzia sakonean oinarrituta (pertsona maiteren bat galera). Zainketa aringarrien laguntzaz, eta gaixotasun-egoeran dauden pertsonez ere mintzatu zen.

Izaskun Andoneguiren hitzaldia atsegina eta xumea izan zen, baina, aldi berean, errealitatea pauso sendoz erakutsi zuen; sentimendu handiz eta eduki sakonean oinarrituta. Horrela, ekitaldian zeuden pertsonek, edukiz eta sakontasunez betetako hitzekin gozatzeaz gain, galdekatuak ere sentitu ziren. Hau da, pertsona ahulekin, sufritzaileekin edo nahi gabeko bakardade-egoeran daudenekin, etab-ekin egiten duten eguneroko boluntariotza-lanerako, maila pertsonalean aberastuak.

Izaskun Andoneguik zenbait jarraibide proposatu zizkien batzarrean parte hartu zutenei:

  • Giza sufrimenduaren lekuko IZATERA gonbidatu zuen.
  • Gogorarazi zien ez garela erreskatatzaileak. Garrantzitsuena, ELKARRETARATZEA eta bidea egitea da, edota ibilbidea elkarrekin egitea; haiekin batera.
  • Benetan sendatzen duena,  JAINKOAREN MAITASUNA da.

Otoitz batekin, eta anaiarteko bazkari bat partekatuz eman zitzaion amaiera batzarrari. Alaitasun, gozamen eta berotasun eguna; ekitaldiko parte hartzaileek, oso gustura eta esker onez itzuli ziren etxera.