Blog

Sendotzak

Sendotzak

Iragan asteburuan, sendotzak ospatu ziren bai Beasainen, eta bai Irunen. Ekitaldi oso berezi eta hunkigarriak.

Larunbatean, apirilak 27, Goierriko herrian, Loinazko San Martin parrokian, sei urterekin kristau bidean hasitako bost gaztek, formakuntzan leialki parte hartuz, Sendotzaren sakramentua jaso zuten Fernando Prado gure gotzainaren eskutik.

Ospakizunean, bakoitzak bere aldetik egiten duen ekarpena eskaintzeaz gain (bataioko promesak berritu zituzten…), komunitateari egin duten apustu handia azaldu zioten: Fedea. Amets handiak dituzten gazteak dira; Gipuzkoako elizaren etorkizuna.

Frantziskotarrak lemazain diren Beasaingo auzoko parrokian, familia giroan, egin zen ospakizuna; jakina da, lan egiteko gogoa duen parrokiak bizirik dirauela.

Biharamunen, apirilaren 28an, igandea, Irungo San Jose Langileriaren parrokia lepo bete zen Sendotzaren sakramentua jaso nahi zuten 17 gazteri harrera egiteko. Gure gotzain Fernandok, bere homilian, parabolan bezala, mahastia eta xirmendua aintzat hartu zituen fruitu ona emateko beharra nabarmenduz. Hau da, gazteak erreleboa hartzen joan daitezen; itxaropenaren oinarria.

Ekitaldian, abesbatzak kantuan egin zuen, eta hainbat musika tresnaz lagunduta aritu ziren kantari; organoaz gain, tantanak, gitarrak, marakak… Kristau elkartearen presentzia handia izan zuen ospakizunak, gazteek biziki parte hartzeaz gain, une hunkigarri asko bizi izan ziren.

Ospakizunaren ondoren, bateginik, kristau elkarteak, elkar-agurtu zuen solasaldi atseginen bueltan. Zenbaitek aitortu zuen, “komunitate-berotasun, anaitasun eta elkarretaratze handia sentitu zuela”.