Blog

Elizbarrutiko Gobernu Kontseiluaren bilera

Elizbarrutiko Gobernu Kontseiluaren bilera

Donostiako Elizbarrutiko Gobernu Kontseilua, maiatzaren 15ean, asteazkena, Seminarioan bildu zen Elizbarrutiko Mixioen plan estrategikoa, eta Elizbarrutian dauden apaiz atzerritarrei harrera egitea, ardatz nagusi izan zituen ohiko bileran.

Gobernu Kontseilua, Fernando Prado gotzaina buru delarik, honako pertsona hauek osatzen dute: Mikel Aranguren, Bikario Nagusia; Luzia Alberro, Idazkari Nagusia eta Kantzilerra; Jose Emilio de la Fuente, laikoen ordezkaria eta Caritas Gipuzkoako idazkari nagusia; Gustavo Querejeta, bikario Judiziala; Ignacio Echarte, S.I., Bizitza Kontsakratuko ordezkaria; Unai Manterola, Liturgiako ordezkaria; Mikel Iraundegi, Ebanjelizazio arloko arduraduna; Patxi Aizpitarte, Soziokaritate eta Misioen arloko arduraduna; Jon Molina, apaizen ordezkaria, eta Arantxa Odriozola, Mariaren Konpainiako erlijiosoa.

Kontseiluaren eginkizunak

Gotzaina Elizbarrutiko gobernuan aholkatuz, Gobernu Kontseiluaren lana funtsezkoa da Elizbarrutiko pastoral lana koordinatu eta ondo garatzeko.

Kontseiluaren osaketa eta kide bakoitzaren eginkizun zehatzak, Elizbarrutiaren beharrizan eta egoera berezietara egokituz, gotzain bakoitzak erabakiko duela dio Zuzenbide Kanonikoaren Kodeak.