Blog

Familien topaketa Gotzainarekin

Familien topaketa Gotzainarekin

Joan den larunbatean, Donostiako Seminarioan familien eta On Fernando Gotzainaren arteko topaketa ospatu zen. Gogoetarako eta otoitzerako uneez osaturiko ospakizunean, Elizbarrutiko familia ugari batu ziren, eta lagun-giroan jardunaldi aberasgarri batez gozatzeko aukera izan zuten.
Jardunaldia 10:30etan hasi zen bertaratutakoei harrera eginez; ondoren otoitz egin zuten bildutakoek. Ostean, On Fernandok hitza hartu zuen, eta familiak, fedearen bidean duen garrantzia azpimarratu zuen.
Atsedenaldi baten ondoren, elkarrizketarako aukera zabaldu zen, eta bertan familiek, esperientziak partekatu eta Gotzainaren mezuei buruz hausnartu zuten. Arratsaldean, jardunaldiak mahainguru batekin izan zuen jarraipena, eta azkenik eukaristia ospatu zen. Bertan kristau-elkarteak bedeinkapena jaso zuen, baita kristau balioekiko konpromisoa berretsi ere.
Topaketa hau Donostiako Elizbarrutia animatzen duen fedearen testigantza izan da, baita familiak eliz bizitzan duen paper nagusia gogorarazten duena ere.
Elizbarrutiak familia guztien partehartzea biziki eskertzen du, eta elizbarrutiko jardueretan parte hartzen jarraitzera gonbidatzen ditu.