Blog

Abdoulaye Gueye (Donostiako Elizbarrutiko Caritas, Gipuzkoa): “Europak migratutako pertsonak behar ditu”

Abdoulaye Gueye (Donostiako Elizbarrutiko Caritas, Gipuzkoa): “Europak migratutako pertsonak behar ditu”

500.000 migratzaile inguru erregularizatzeko, duela hilabete, Espainiako parlamentuak, 600.000 sinadura baino gehiagotan oinarrituz, Legegintzako Herri
Ekimena (LHE) aintzat hartzea onartu egin zuen. Orain, ekimena, parlamentuko izapide-prozesuan dago, zuzenketen eta etorkizuneko azken botoaren zain.
LHEri bultzada emateko, Erlijiosoen Espainiako Konferentziak (CONFER), Caritasek, Espainiako Gotzainen Batzarreko Migrazio Departamentuak eta Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak (REDES) hartu dute parte. Tokiko elizbarrutiek ere bultzada eman dute, hala nola, Donostiako Elizbarrutiko Caritasek (Gipuzkoa) eta Pertsona Migratuen Pastoraltzak.
Lege-proposamen honen ibilbide parlamentarioari jarraipena ematea da kontua, gizartearen babes sendoa duen aldarrikapen bati erantzuna emanez. Aldarrikapena dela-eta, erakunde sinatzaileek alderdi politiko guztiei gomendioa luzatzen diete abagune historiko hau aprobetxatzea prozesu hau amaitzeko. Hau da, gure herrialdean administrazio-egoera irregularrean bizi diren 500.000 pertsona ingururentzako bizileku-baimena eta eskubide-esparrua lortzeko erregularizazioa onartuz.
LHE honi buruzko azalpena entzun dezakezu Abdoulaye Gueye Donostiako Elizbarrutiko Caritasen aholkulari juridikoaren eskutik.