Blog

Jaso Elizbarrutiko albisteak WhatsApp bidez (InfoEliza)

Jaso Elizbarrutiko albisteak WhatsApp bidez (InfoEliza)

Donostiako Elizbarrutiak WhatsApp aplikaziotik komunikazio zerbitzu guztiz doako eta zuzena eskaintzen du, gure lurraldean Elizaren informazioa eguneratuta mantentzeko helburuarekin.

Elizbarrutiaren informazioa mugikorrean zuzenean jasotzeko modu arin eta pertsonala da.

Zerbitzu hau erabiltzen duenak –doakoa eta Datuen Babeserako indarrean dagoen araudia errespetatzen duena– harpidetzen den unetik bertatik jasoko du informazioa, albisteak, ekitaldien agendaren eguneratzeak, ospakizunak, Gotzainaren mezuak, etab.

Zer da WhatsApp?

Whatsapp munduan gehien erabiltzen den berehalako mezularitza zerbitzua da: hilean 1.000 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu, eta batez beste 30.000 milioi mezu mugitzen ditu egunean.

Nola harpidetu?

Modu errazean egin dezakezu bat esteka honi esker edo “NAHI DUT” mezua 689 105 191 zenbakira bidaliz.

Pribatutasuna

Harpidetzen diren pertsonak kide zerrenda anonimoa duen Komunitate bateko kide izango dira, hau da, mezuen hartzaileek ez dute jakingo albistea nori gehiago bidali zaion eta, beraz, ezin dira haien artean komunikatu, horrela zenbakien pribatutasuna zainduz.

Nola eman baja?

Harpidetza bertan behera utz dezakezu Whatsapp Komunitatean bertan –nahi duzun momentuan– edo WhatsApp bat bidaliz “BAJA” hitzarekin 689 105 191 zenbakira.

Bat egin doako zerbitzu honekin!

InfoElizaren WhatsApp komunitatearen bidez, Elizbarrutia pertsona gehiagorengana heltzen da ebanjelizatze eta Eliza gizarte osoari zabaltzeko eguneroko lanean.

Gaur egun, teknologia berriei esker, oso erraza da Elizbarrutiko bizimoduaren eta Elizaren albisteen berri izatea.

Ez izan zalantzarik eta egin bat gipuzkoar askok dagoeneko erabiltzen duten doako zerbitzu honekin!

 

Zalantzaren bat baduzu edo zure parrokia, komunitate, ikastetxe edo elkarteko ekitaldien berri eman nahi badiguzu, deitu edo idatzi whatsapp bat 689 105 191 telefonora.