Blog

Kristau Eskolako ikasturtearen hasiera

Kristau Eskolako ikasturtearen hasiera

Datorren irailaren 26an hasiko da Kristau Eskolaren ikasturte berria, Elai Enean (Donostia) egingo den ekitaldi bereziarekin. Jardunaldia 15:30ean hasiko da, on Fernando Pradok, Donostiako Gotzaina, Eukaristia gidatuz. Gotzaina, Euskadiko Elizaren Hezkuntzako arduraduna da, eta gai horretan, euskal gotzainak ordezkatzen ditu.

Meza ostean, ikasturtearen inaugurazio ekitaldi ofiziala egingo da. Bertan izango dira, besteak beste, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburu berria eta, Kristau Eskolaren aldetik, Fernando Casas, presidente berria, eta Maria Eugenia Iparragirre zuzendaria.

Era berean, Kristau Eskolak-era atxikitako ikastetxeetako ordezkariak bertan izango dira, baita ikastetxe bakoitzeko erlijio-kongregazioetako zuzendariak eta titularrak ere. Ekitaldian zehar, omenaldia egingo zaie aurten lana amaitu duten zuzendariei.

Aurrerapenak ikastetxeen Integrazio-prozesuan

Aldi berean, Arantzazuko Andre Mariak (Jesuitinen Hezkuntza Fundazioa), Larramendi Ikastetxeak (Elikel Fundazioa) eta Santa Teresa Ikastetxeak (Escuela Teresiana Fundazioa) bat egiteko prozesuak aurrera jarraitzen du. Bi urtez lan handia egin ondoren —aurreikusitako hiruetatik—, haur eta lehen hezkuntzako mailen erabateko bategitea lortu da. Datorren ikasturtean Bigarren Hezkuntza izango da ardatza; beraz, asmo handiko proiektua erabat osatuko da.

Ahalegin bateratu horren bidez, kalitatezko hezkuntza-proiektu kristau baten eskaintza indartu nahi da Donostiako Antigua zein inguruetako auzoetan.

Hezkuntza-komunitate osoa eta fededunak gonbidatzen ditugu ikasturte hasiera garrantzitsu honetan parte hartzera, itxaropenez eta konpromezuz gure gazteen prestakuntza osoarekin bat egiteko.