Espetxe Pastoraltza: EGUBERRI KANPAINA 2026
Joan den ekainean, Leon XIV. aita santuak Brianseko espetxea bisitatu zuen (Sant Esteve Sesrovires, Bartzelona), eta preso zeuden pertsonei, gure egin nahi ditugun hitz batzuk zuzendu zizkien: «Jainkoak zaren bezala maite zaitu, baina hobeto amesten zaitu».
Esperantzaz beteriko esaldi honek Espetxe Pastoraltza ulertzeko dugun modua adierazten du. Jainkoak ez gaitu ezagutzen gure akatsengatik, eta ez digu aterik ixten gure iraganagatik. Maite gaitu, gugan konfiantza du, eta beti eskaintzen digu berriro hasteko aukera.
Askatasunik ez duten pertsonei laguntzen diegunok badakigu historia bakoitzaren atzean, delitu edo zigor bat haratago, beste zerbait dagoela dakigu. Izenak, familiak, zauriak, gaitasunak eta ametsak dituzten pertsonak daude. Beren buruarengan konfiantza berreskuratzeko eta bizitza berri baterako bideak aurkitzeko entzunak eta lagunduak izan behar duten pertsonak dira.
Aurten, gure Espetxe Pastoraltzak aldi berri bat bizi du Zubietako espetxearen (Donostia) irekierarekin. Pertsona gehiago daude askatasunik gabe, eta, beraz, entzuteko, laguntzeko eta arreta jasotzeko premia handiagoa dute. Pertsona horietatik guztietatik gertu egoten jarraitu nahi dugu, baina gure komunitateen lankidetza eta elkartasun handiagoa behar dugu. Garrantzitsua da errealitate berri hau gure elizbarrutiko Elizaren bizitzatik kanpo ez geratzea.
Hain zuzen ere, gure Elizbarrutiak Sinodo bati ekin dio, elkarrekin ibiltzeko gonbitea, elkarri entzun, eta ze Eliza izan nahi dugun hausnartzeko. Espetxe Pastoraltzatik askatasunik ez duten pertsonak ere bide honen parte izatea nahi dugu. Ez dugu haiek gabe bidean barrena ibili nahi, ezta haien ahotsak entzun gabe erabaki ere. Gure Elizari ere ekarpen handia eman diezaiokete haien esperientzia, galdera eta itxaropenetatik. Bateginik bidea egin nahi duen Eliza batek ezin du inor atzean utzi.
Gabonak hurbiltzen ari dira, familietatik urrun bizi eta espetxeko bakardadea sentitzen dutenentzat bereziki sentikorra den garaia. Urtero bezala, Opari Poltsa bat prestatuko dugu preso bakoitzarentzat. Keinu xume bat hurbiltasuna helarazi eta ahaztuta ez daudela gogorarazteko, Jesusek itxaropena gehien behar den tokian jaiotzen jarraitzen du.
Zure lankidetza eta eskuzabaltasuna eskatzen dugu Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzaren 2026ko Gabonetako Kanpainarako. Aurten leloa hau da: “ALTXA BEGIRADA. BADUZU ETORKIZUNIK”. Premia larriagoak:
- Barruko arropa berria.
Gizona: kamisetak eta galtzontziloak (neurria: S eta M).
- Txandalezko galtzak, kamisetak eta jertseak (gizona; neurriak, S, M eta L)
- Bainu-txankletak (tailak, 39tik 46ra)
- Kirol-oinetakoak (gizona, 39tik 46ra / Emakumea, 37tik 40ra)
- Turroi biguna.
- Tabako gorria eta metxeroak.
- Seiluak (“A” motakoak), gutun-azalak eta boligrafoak.
- Azazkal-mozgailu txikiak.
Bilketa abenduaren 14tik aurrera egingo da. Dohaintzak Donostiako Loiola auzoko Eliza kaleko 8an jasoko dira (Jesusen Bihotzaren parrokia). Ordutegia; 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Informazio gehiago: 636195024 (Karmele).
Aurten, inoiz baino gehiago, elkarrekin egin nahi dugu bidea, baita askatasunik gabe bizi direnekin ere. Eskerrik asko eta Eguberri on!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira