Blog

Agerian-Revelado (Bixen Vergara)

Agerian-Revelado (Bixen Vergara)

“Agerian – Revelado” Donostiako seminarioan urriaren 16tik ikusgai dago Bixen Vergara argazkilariaren (Irun, 1981), “Agerian – Revelado”, argazki erakusketa interesgarri eta ibiltaria. Bixenen hitzetan, erakusketak egunerokotasunean du jatorria. Eta hortik, “beste irakurketa bat atera dut” gaineratzen du argazkilariak. “Jaungoikoa non agertzen zaigu ? Aita edo ama baten babesean…

Gaztaroan, adibidez, lagunak. Zahartzaroan, elkarrekin hizketalditxoak ilunabarrean itsasoari begira. Guzti horiek kalean aurkitutako egoerak dira; ez daude prestatuak. Hori da erakusketa honen ildo nagusia. Jaungoikoa egunerokotasuneko egoera horietan ikustea edo aurkitzea. Eta baita ere, pertsona, beti, erdian dagoela. Argazki guztietan, garrantzia pertsonak dauka”.

Bixen pozik agertu da bere lana seminarioan erakutsi ahal izateagatik: «Oso eskertuta nago, aukera honengatik. Ilusioz. Hainbat urtetako lanaren ondoren erakusketa hau martxan jarri, eta martxan ikustea”. Etorkizunean, “Agerian – Revelado”, argazki erakusketa Gipuzkoako hainbat parrokia eta kultur etxetan egongo da ikusgai. Erakusketaren leku eta datak: • Irun, Junkal eliza (azaroa). • Donostia, Artzain Ona katedrala (2025, urtarrilaren 13tik 31ra). • Donostia, Elizbarrutiko Museoa (2025, martxoa). • Villabona, (2025, maiatzaren 5etik 10era). • Orio (2025, ekaina). • Oñati (2025, uztaila).