Elizbarrutiak Cáritas Valentziaren kanpainarekin bat egitera gonbidatzen zaitu
DANA suntsitzailearen aurrean, Gaztela-Mantxa eta Valentziako erkidegoko hainbat zonalde bereziki gogor astintzearen ondorioz, hainbat herritan hildakoak, harrapaketak, uholdeak eta suntsiketak eragin dituelako, Donostiako Elizbarrutiak, bere elkartasun osoa adierazten du.
“Nire gertutasuna Valentziako Erkidegoko bizilagunekin, eta, batez ere, hildakoen eta desagertutakoen senide eta lagunekin. Otoitz bat eta besarkada bero bat.” @archivalencia #DANA @diocesis_ss pic.twitter.com/D0OGTxPo9K
— Fernando Prado Ayuso (@ferpradocmf) October 30, 2024
Donostiako gotzainak, Fernando Prado monsinorea, elkartasun sakona adierazi die kaltetuei, eta gertutasun-mezua helarazi die hildakoen eta desagertuen senitartekoei. “Nire elkartasuna eta hurbiltasuna Valentziako Erkidegoko biztanleei eta gainerako kaltetuei; batez ere hildakoen eta desagertuen senide eta lagunei. Otoitz eta besarkada bero bat”, adierazi du gotzainak idatzi batean.
Prado monsinoreak, larrialdiari erantzuteko, eta hondamendiak Valentziako Erkidegoan izan dituen ondorioak arintzeko, laguntza ekonomiko berezi bat martxan jartzeko eskatu dio Caritas Gipuzkoari.
@ferpradocmf gotzainak eskatu dio @CaritasGipuzkoa -ri #DANA -ren ondorio gordinei erantzun asmoz, larrialdiko laguntza ekonomiko bat bideratzeko. Donostiako Elizbarrutiak elkartasuna adierazteaz gain, otoitz egiten du Valentziako erkidegoko herritarren alde.
— Donostiako Elizbarrutia/Diócesis de San Sebastián (@diocesis_ss) October 30, 2024
Caritas Gipuzkoak bere konpromisoa azaldu du Caritas Valenciak antolatutako larrialdi kanpainarekin. Era berean, biktimei elkartasuna adieraziz, eta maite dituzten pertsonak edo beren etxea galdu dituztenei, babesa adieraziz.
Nola lagundu dezakegu
Donostiako Elizbarrutiak, larrialdi kanpainan parte hartzeko gonbita luzatzen die bosteko luzatu nahi duten pertsonei. Horretarako hona bi kontu-zenbaki:
Kutxabank: ES85 2095500107 1062435374
Laboral Kutxa: ES74 3035006041 0600100001
Fiare: ES11 1550000121 0005422720
BIZUM: 38029
Elizaren elkartasuna. Espainiako Gotzainen Batzarrak ere babes osoa azaldu die laguntza ekimenei, eta Valentzian, Albaceten, Mallorcan, Almerian eta Malagan kalteturikoen aldeko otoitzak eta babesa eskatu ditu. Mons. Arguellok, Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak, Babesgabeen Ama Birjinari, Valentziako zaindaria, ekaitzak kaltetutako guztientzako kontsolamendua eta sendotasuna eskatu dio.
Ante la tragedia que esta ocurriendo en Albacete, Valencia y otros lugares de España, expresó mis condolencias y oración por los fallecidos y todos los damnificados, así como el compromiso de ayuda de la CEE. Invoco a la Virgen de los Desamparados que consuele y sostenga a todos.
— Mons. Luis Argüello (@MonsArguello) October 30, 2024