Laikoen mahaia
Joan den asteartean, urriak 29, ikasturte honetako Laikoen Mahaiaren lehen topaketa ospatu zen. Laiko, talde, parrokia… mugimendu desberdinetako 20 pertsona inguruk parte hartu zuten bileran.
Otoitz batek eman zion hasiera bilkurari, eta ondoren, topaketaren gaiari heldu zioten: bizitza dohain gisa, bokazio gisa. Bokazio-kultura nola bultzatu daitekeen ere sakondu zen bertan
Bildutakoek, taldeka, testu bat eta galdera-erantzunen atal batez osatutako fitxak landu zituzten.
Fitxen izenburua:
- Bizitza dohain gisa.
- Bizitza bokazio gisa eta egungo kultura.
- Bizitza bokazio gisa, pastoral eta misiolari bihurtzearen adierazpidea.
Lana burutu, eta bateratze-lan labur baten ostean, fitxak erreferentziazko talde eta kristau-elkarteetan lantzea adostu zen. Amaitu ondoren, ekarpenak, urtarrilaren 17a baino lehen, gure elizbarrutiko Laikoentzako Gotzain Ordezkaritzara itzuliko dira, lan hau, Espainiako Gotzainen Batzarrak (EGB) eskatu baitu.
Zergatik landu zen bokazioaren gaia?
Datorren urteko otsailean, EGBk Bokazio Biltzarra antolatuko du. Laikoak kongresuan parte hartzera gonbidatuta egonik, elizbarruti ezberdinetan lantzeko aurretiazko materiala prestatu da.
‘Eraberritze Pastoral eta Misiolaria’ren, aurtengo ikasturterako pertsona laikoen egutegiaren, eta 2025eko otsaileko Bokazio Biltzarraren berri emanez amaitu zen Laikoen Mahaiaren jardunaldiari.