Lagundu DANAren kaltetuei
Caritas Gipuzkoak DANAk eragindako giza galerak deitoratzen ditu, eta elkartasuna adierazi nahi die hainbat autonomia-erkidegotan haren ondorioak jasaten ari diren pertsona guztiei, bereziki Valentzian eta Albaceten, baina baita Cádiz edo Cuenca bezalako probintzietan. Guztiei gure besarkada eta otoitza helarazten dizkiegu, eta egoera dramatiko honetatik ahalik eta azkarren suspertu daitezen desiratzen dugu.
Egoera honen aurrean, Caritas Gipuzkoak ekarpen ekonomikoa egin dio Caritas Valenciak abian jarritako larrialdi-kanpainari. Erakundeak jakinarazi duenez, Udalarekin koordinatzen ari da L’Alqueria del Basketen eta Pechinako Udal Esparruan ostatu hartu duten pertsonei laguntzeko.
Era berean, LARRIALDI KANPAINA AKTIBATU DUGU. Kanpaina horren bidez, DANAk kaltetutako pertsonak lehenbailehen beren bizitzetan normaltasuna berreskuratzen lagunduko duzu:
Kutxabank: ES85 2095500107 1062435374
Laboral Kutxa: ES74 3035006041 0600100001
Fiare: ES11 1550000121 0005422720
BIZUM: 38029
Caritas Valenciak zehazten duenez, kaltetuei lagunduko zaie, Erribera, Utiel-Requena eskualdea, Hoya de Bunyol eta Valentziako Metropoli Eremua bezalako eremuetako parrokietako Caritasen bitartez.
Dohaintza bakoitzak laguntzen du. Eskerrik asko, bihotzez.