Blog

Katekisten Topaketa 2024: OTOITZA, “FEDE BITAMINA”

Katekisten Topaketa 2024: OTOITZA, “FEDE BITAMINA”

Donostiako Haur eta Nerabeen Katekesia Elizbarrutiko Ordezkaritzak, beste urte batez, Katekisten Topaketan parte hartzeko gonbita luzatu du. Topaketa hau datorren larunbatean, azaroaren 9, ospatuko da Gotzaindegiko klaustroan (seminarioa), goizeko 9:15etatik 13:30etara, eta Otoitza, “Fede Bitamina” lelopean.

Aurtengo gai nagusia otoitza kristau bizitzan izango da. Otoitza funtsezkoa da gure fedea elikatzeko eta Jainkoarekin dugun harremana sendotzeko, eta jardunaldi honetan otoitz mota eta estilo pertsonal ezberdinak aztertuko dira. Era honetan, katekista bakoitzari gonbita egingo zaio bere bizitza espirituala aberasteko modu berriak aurkitzera.

Loiolako jesuiten elkarteko Cristóbal Giménez, SJ izango da hausnarketaren gidari. Otoitzari buruzko bere ezagutzak eta esperientziak partekatuko ditu, bere era desberdinetan, eta bide batez gure fedearen funtsezko zutabe honetan sakontzen lagunduko du.

Jakinmina dutenek izena eman dezakete inprimaki honen bidez. Bestela, mezu elektroniko bat bidal dezakete helbide honetara: haurnerabe@elizagipuzkoa.org

Topaketa honek aukera berezia eskaintzen die elizbarrutiko katekista guztiei espiritualki handitzeko eta gazteenen prestakuntzan bokazioa indartzeko. Zuen zain gaude!