Blog

Erretiro-bizikidetza

Erretiro-bizikidetza

Azaroaren 1etik 3ra, Pertsona Migratuen Pastoraltzaren batzordeak eta pastoral guneetako koordinatzaileek, Pastoraltza indartu eta sustatzeko topaketa ospatu zuten. Erretiro-Bizikidetzan, lagun talde eder bat bildu zen hausnarketa eta ikaskuntza giroan.

Goizeko hitzaldian, Patxi Azpitarte apaizak “Comunidades acogedoras y misioneras” Pastoral Aholkuaren garrantzia aztertu zuen. Oroitzapen pertsonaletan oinarrituta, hala nola Amerikara joan edo emigratu zuen osaba birraitonaren gutunetan. Patxik azpimarratu zuen, migrazioa, ohikoa izan dela gizateriaren historian zehar, denboran zehar familiak eta giza-elkarteak lotzen dituen gertakaria.

XVI. mendetik aurrera, Euskal Herria migrazio-mugimendu horren parte izan dela gogoratu zuen, bereziki Amerikarantz. “Abentura amerikarra” izenez ezagutzen den gertakari honek, XIX. eta XX. mendeen artean izan zuen gorakada nabarmena. Oroitzapen horrek, zuzenean edo zeharka, azpimarratzen du, denok gaudela migrazio-gertaerekin lotuta, eta gure herrira iritsi diren pertsonak enpatiaz eta eskuzabaltasunez hartzera gonbidatzen gaitu.

Erretiro-elkarbizitza, Pertsona Migratuen Pastoraltzarekiko konpromisoa berritzeko gunea izan zen, elkarte abegikor eta misiolariak eraikitzearen garrantzia gogoratuz.

Argazkiak: Flickr