Monsinore Fernando Pradoren Gutun Pastoral berriaren aurkezpena: “Harengan gure itxaropena”
Bihar, abenduak 5, osteguna, 11:00etan, Donostiako gotzainak, Fernando Prado monsinoreak, “Harengan gure itxaropena” izeneko gutun pastoral berria aurkeztuko du. Ekitaldia Donostiako Seminarioko klaustroan ospatuko da, eta bertaratu nahi duen elizbarrutiko kristau-elkarte guztia ongi-etorria izango da.
Eskutitz hau Abendualdian eta 2025eko Jubileu Urtearen testuinguruan argitaratuko da, eta gogoeta sakona eskaintzen du gaur egungo erronka eta aukerei inguruan.
Gotzainak, hainbat gai jorratzen ditu, hala nola, munduan zein Gipuzkoan bizi ditugun aldaketa uneak, berrikuntza espiritual, pastoral eta misiolariaren beharra, eta kristau itxaropenaren egitekoa erronka hauei guztiei aurre egiteko.
Aurkezpena aukera paregabea izango da pastoral gutun honen gakoak bertatik bertara ezagutzeko, elizbarruti osoa bere fede eta misio ebanjelizatzailean sakontzera gonbidatzen baitu.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira