Blog

Prudentzio “Prontxio” Auzmendi apaiza hil zen

Prudentzio “Prontxio” Auzmendi apaiza hil zen

Donostiako Elizbarrutiak, Prudentzio “Prontxio” Auzmendiren heriotzaren berri ematen du; berrogeita hamar urtez Elizaren zerbitzura aritu den apaiza. Ataunen jaioa, bere bizitzaren zatirik handiena Aizarnan eman zuen; han burutu zuen bere lana batik bat. Bere pastoral ibilbidea, batez ere, Gipuzkoako herri txikietan garatu zuen, eta apaiz langile peto-petoa izan zen; adibidez, baserrietako esnearen kalitatearen kontrola sustatu zuen.

Bost urtez, Ataunen, bere jaioterrian, apaiz-lagunkidea izan zen. Ondoren, Urretxun egon zen, eta, bi urtez, berriz, Segovian (kapilau-militarra). Donostiako Elizbarrutira itzuli zenean, urtebete egin zuen Gaintzan, eta ondoren, berrogei urtez Aizarnan bizi izan zen. 2010. urteaz geroztik, Elizbarrutiko Seminarioko apaizen egoitzan zegoen erretiroa hartuta.

2010ean EL Diario Vasco egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, apaiz gisa egindako urrezko ezteiengatik jasotako omenaldia, eta erretiroa hartzearekin batera, “Prontxio”k bere burua, apaiz “mistotzat” zeukan; bere lana eta pastoral egitekoa aintzatakotzat hartuta. “Ez naiz aspertu, eta ez naiz besoak gurutzatuta egon”, gogoratzen zuen. “Denbora bizia eta betea izan da. Ez lanak ez apaizgoak ez diote elkarri trabarik egin”.

Fernando Prado Ayuso gotzainak, apaizek eta gotzaindegiko laguntzaileek, bat egiten dute Prudentzio “Prontxio” Auzmendiren familiaren saminarekin, eta gaur, urtarrilak 14, arratsaldeko 19:00etan Donostiako Seminarioko Kristoren Piztuera elizan ospatuko den hiletan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

Aldez aurretik, beren arimaren betiko atsedenaren alde, guztien bertaratzea eta otoitza eskertzen dute.

Goian bego.