Blog

Francisco Conesa monsinoreak elizbarrutiko sinodoa zer den azalduko du azaroaren 5ean Seminarioan

Francisco Conesa monsinoreak elizbarrutiko sinodoa zer den azalduko du azaroaren 5ean Seminarioan

Solsonako gotzain, eta Espainiako Gotzainen Batzarraren erreferente sinodalak, 18:30ean laiko eta bizitza sagaratuko kideei zuzenduriko hitzaldia eskainiko du.

Datorren azaroaren 5ean, 18:30etan, Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan (Heriz pasealekuko 82), hitzaldi baten eskutik, Solsonako gotzaina den Francisco Conesa monsinoreak, elizbarrutiko sinodoa zer den azalduko du. Laikoei eta bizitza sagaratuko kideei zuzenduta hitzaldia, 20:00ean amaituko da. Elizbarrutiko YouTube kanaletik ere jarraitu ahal izango da zuzeneko emanaldia.

Elizbarrutiko sinodoaren esanahira hurbiltzeko, eta Elizaren bizitzako sinodalitatean sakontzeko aukera izango da topaketa. Hitzaldiak, Conesa monsinorearen esperientzia ezagutzeko aukera emango du; 2025eko apirilean, Gotzainen Sinodoa indarrean jartzeko ataleko Espainiako Gotzainen Batzarraren erreferente hautatua izan zen. Erantzukizun horretatik abiatuta, Espainiako Elizan prozesu sinodala laguntzen duen talde-burua da.

1961ean Elxen jaiotako Francisco Conesa Ferrer, 1985ean apaiztu zen. Nafarroako Unibertsitatearen eskutik, Teologia eta Filosofian doktorea da. Orihuela-Alacanteko elizbarrutian garatu zuen bere zerbitzua; bertako bikario nagusia izan zen 1998tik 2014ra, eta elizbarrutiko mintegian eta Nafarroako Unibertsitatean irakasle lanetan aritu zen.

2017an, Menorcako gotzain ordenatu zuten, eta, 2022az geroztik, Solsonako gotzaina da. Gaur egun, Espainiako Gotzainen Batzarreko Fedearen Doktrinarako Gotzain Batzordeko buru da. Bere ibilbideak, lan pastorala, prestakuntza teologikoa, eta bide sinodalaren laguntza uztartzen ditu.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: