Blog

BIDETIK 2025: Osasun Mentala Bizitzan Zehar Zaintzea

BIDETIK 2025: Osasun Mentala Bizitzan Zehar Zaintzea

(Irakurri albistea: Caritas Gipuzkoa) 

Otsailaren 1ean, larunbata, Bidetik topaketaren edizio berria ospatuko dugu. Osasun Pastoralak, Espetxe Pastoralak eta Caritas Gipuzkoak elkarrekin antolatutako ekimena da, eta iaz piztu zuen interes handia ikusita, berriro ere osasun mentala izango du ardatz.

“Osasun mentala bizitzan zehar zaintzea” izenburupean, bizitzako etapa ezberdinetan eta aurre egin beharreko trantsizio batzuetan jarriko dugu arreta. Horretarako, hiru aditu izango ditugu: Maitane Ormazabal Esnaola (psikologoa), gaztaroan osasun mentala zaintzeari buruz hitz egingo duena; Erika Valero (erizaina eta soziologoa), lan-baldintzek osasun mentalean izan dezaketen eragina azalduko duen; eta Enrique Echeburua (psikologo klinikoa), zahartze-prozesuan osasun mentala zaintzearen garrantzia eta zailtasunak jorratuko dituena.

Moderatzaile lanetan Gizaide Fundazioko zuzendaria, Onintza Lasa, izango dugu, eta jardunaldian elkarrizketa eta talde-lanerako tartea ere izango da.

Bidetik Donostiako Seminarioan izango da, 10:00etatik 14:00etara. Amaitzerakoan, pintxo-amaiketako txiki bat eskainiko da.

Ohi bezala, eta topaketaren antolaketa errazteko, aurrez izena ematea eskatzen dizuegu honako inprimakiaren bidez (izena emateko azken eguna: URTARRILAK 28).

IZEN-EMATEAK BIDETIK

Eta aurtengo saiora joan baino lehen, iazkoa gogoratu nahi baduzu:

BIDETIK 2024

Zure zain egongo gara!