Blog

ON FERNANDO GOTZAINAREN OHARRA, URDAN (TOLEDO) GERTATUTAKO TREN-ISTRIPU LARRIA DELA ETA

ON FERNANDO GOTZAINAREN OHARRA, URDAN (TOLEDO) GERTATUTAKO TREN-ISTRIPU LARRIA DELA ETA

Min handiz jaso dugu Urdan (Toledo) gertatutako tren-istripu larriaren berri.

Donostiako Elizbarruti osoaren izenean, gure gertutasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkiet hildakoen senideei. Baita zaurituei eta ezbehar honek kolpatu dituen guztiei ere. Haien saminarekin bat egiten dugu. Bihotzez gaude une latz eta mingarri hauek bizitzen ari diren guztiekin.

Jaunaren esku uzten ditugu bizia galdu dutenak. Zaurituak lehenbailehen senda daitezen ere otoitz egiten dugu. Gure esker ona adierazi nahi diegu larrialdi-zerbitzuei, osasun-langileei, segurtasun-indarrei eta laguntza-lanetan buru-belarri ari diren guztiei.

Jaunak eutsi eta kontsola ditzala gaur beren maiteen heriotzagatik negarrez daudenak.

Gipuzkoatik, gure otoitza, gure gertutasuna eta gure senide-besarkada guztientzat.

+ Fernando Prado Ayuso, CMF
Donostiako gotzaina

***

Oharra: Apaizei proposatzen dizuet datozen egunotan, Eukaristietan, asmo honengatik otoitz egitea, honela edo antzeko eran:

Urdan (Toledo) gertatutako tren-istripu larriaren biktimen alde; Jaunak bere bakean har ditzan bizia galdu dutenak; haien senideak kontsolatu eta sendo ditzan; zaurituei osasuna lehenbailehen itzul diezaien; eta laguntza- eta arreta-lanetan ari diren guztiei indarra eman diezaien. Eska diezaiogun Jaunari.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: