Laikoentzako prestakuntza-ikastaroa
Joan zen larunbatean, urtarrilak 25, “Laikoen Espiritualtasuna” gaiaren inguruan laikoentzako heziketa jardunaldia ospatu zen, gure elizbarrutiko Laikoentzako Gotzain Ordezkaritzak antolatuta. Topaketa, seminarioan ospatu zen, eta elizbarrutiko artzapez-barruti guztietatik etorritako laiko ugarik parte hartu zuten. Ongietorri eta otoitz batekin eman zitzaion hasiera ekitaldiari. Ondoren, hizlariak aurkeztu ziren: Belen Santamaria eta Alfonso Salgado senar-emazteak, CVXeko (Comunidad de Vida Cristiana). Goizean zehar, bizimodu laikoari buruz hausnartzen eta sakontzen lagundu zieten bertaratutakoei, apustu hau, bokazio baikor gisa aurkeztuz.
Jardunaldiari otoitz batekin eman zitzaion amaiera, eta bizitako esperientzia, aberasgarria eta eraldatzailea izan zan gerturatutako guztiontzat; ezagutza esanguratsuak eskaintzeaz gain, misiolari konpromisoaren bizipena, bokazio espezifikotik bultzatu zuen.