Pastoral topaketak eta etorkizun berriak
Joan den astean, Fernando Prado Donostiako gotzain jaunak pastoral lan handia egin zuen inguruko elizbarrutien arteko elkartasuna bultzatuz, eta herri zein probintzia mailan Elizaren bizitza sendotzen duten topaketa eta bileren eskutik.
Astelehenean, Florencio Rosellórekin, Iruñea eta Tuterako gotzaina, Elizbarrutiko probintziaren baitako bileran parte hatu zuen; elizbarrutien arteko koordinazioaz eta etorkizuneko egitasmoen plangintza bateratuez mintzatu ziren.
Asteartean, Fernando jaunak, Tecnuneko ikasle talde batekin hitz egiteko aukera izan zuen, eta haien kezkak eta motibazioak bertatik bertara entzun zituen. Ondoren, bazkal orduan, mahai baten bueltan, irakasleekin iritziak trukatzen aritu zen.
Asteazkenean, gure gotzaina, Mikel Aranguren Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusiarekin batera, Gasteizko seminariora joan zan elizbarrutien arteko bilera batera. Bertan, Juan Carlos Elizaldek (Gasteizko gotzaina), Florencio Rosellók (Iruñeko eta Tuterako gotzaina), eta Joseba Segurak (Bilboko gotzaina), bere bikario nagusiekin batera parte hartu zuten.
Jardunaldian, gai garrantzitsuak jorratu ziran, besteak beste, hurrengo Garizumako Pastoral Gutun bateratuaren prestaketa, Jubileuaren ospakizuna, eta Bilboko zein Donostiako Elizbarrutien 75. urteurrena.
Ostegunean, gotzainak, Marc Aillet monsinorearekin izandako bileraren eskutik, Baionako (Frantzia) Elizbarrutiarekin dituen harremanei heldu zien berriro. Bertan hainbat pastoral gai jorratu ziren, eta baita bi elizen arteko lankidetzaren inguruan ere.
Azkenik, ostiralean, Fernando Prado, Madrilera joan zen, gure elizbarrutiko ordezkaritzarekin batera, Bokazioen Kongresuan parte hartzera. Heziketarako eta hausnartzeko gune honetan, gaur egungo Elizan bokazio ezberdinak sustatzearen, laguntzearen eta eustearen garrantzia nabarmendu zen.