Blog

Carmen Peña Garciak elizbarrutiko sinodoaren zentzu eta helburuari buruzko hitzaldia emango du

Carmen Peña Garciak elizbarrutiko sinodoaren zentzu eta helburuari buruzko hitzaldia emango du

Comillaseko Unibertsitate Pontifikaleko Zuzenbide Kanonikoko katedradunak, datorren astelehenean, azaroak 23, arratsaldeko 18:30etan, Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan parte hartuko du

Donostiako Elizbarrutiak bere bide sinodalean aurrera egiten jarraitzen du. Datorren astelehenean, azaroak 23, arratsaldeko 18:30etan, Elizbarrutiko Seminarioan (Heriz pasealekua, 82) formazio jardunaldia bat ospatuko du.

Carmen Peña Garciak, Comillas Unibertsitate Pontifikaleko Zuzenbide Kanonikoko Fakultateko katedraduna, eta sinodalitatean, laikoen parte-hartzean eta Elizaren bizitzan aditua, «Zertarako Elizbarrutiko Sinodoa? Gure Eliza eraberritu, gaur Ebanjelioa iragartzeko» hitzaldia eskainiko du.

Akademikoa ez ezik, elizako ibilbide sakona du hizlariak. Zuzenbidean eta Zuzenbide Kanonikoan doktorea da, eta 2021 urteaz geroztik, Frantzisko aita santuak deitutako Sinodalitateari buruzko Sinodoaren Batzorde Teologikoko kide da. Horrez gain, 2023an Laikoen, Familiaren eta Egoitza Santuko Bizitzaren Dicasterioko kide izendatu zuten.

Bere esperientziak eta fededunen erantzunkidetasunari, eta eliz egituren berritzeari buruzko ikerketek, ikuspegi baliotsua eskainiko diote gure Elizbarrutiak bizi duen prozesu sinodalari.

Zertarako ospatzen dugu elizbarrutiko Sinodoa? Zer ekarpen egin diezaieke gure parrokia eta komunitateei? Nola egin dezakegu elkarrekin bidea, gaur egungo gizartean, Ebanjelioa iragartzeko? Hauek dira topaketa bideratuko duten gaietako batzuk. Helburua: prozesu honen zentzua ulertzen laguntzea, eta Jaungoikoaren Herri osoaren parte-hartze aktibo eta erantzunkidea bultzatzea.

Laikoei eta bizitza kontsakratuko kideei dago bereziki zuzendua hitzaldia, eta 18:30etatik 20:00etara ospatuko  da, eta Sinodoa dela-eta, elizbarrutian antolatzen ari diren formazio jardunaldien barruan dago kokatua .

Donostiako Elizbarrutiak, elizbarrutiko kristau-elkarte osoari dei egiten dio  bildu, hausnartu eta elkarrekin bat egiteko.

Animatu eta parte hartu! Sinodoa elkarrekin egin behar dugun bidea da.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: