25 otsaila, 2025
|
Francisco Aita Santua, Gaurkotasuna, Parrokiak
Artzain Ona katedralean Frantzisko aita santua osasunaren aldeko otoitza
Bihartik aurrera (asteazkena), 18:30ean, Arrosario Santua errezatuko da Artzain Ona katedralean, Frantzisko aita santuaren osasunaren alde, bere gaixoaldiak irauten duen bitartean. Otoitz hau 19:00etako Meza baino lehenago izango da.
Aita Santuaren egoerari buruzko azken berriak itxaropentsuak badira ere, Gotzainak elizbarrutiko komunitatea —erlijiosoak, laikoak eta apaizak— Aita Santuaren osasunaren alde otoitz egitera animatzen jarraitzen du.
Aita Santuaren osasunaren alde… Buen Pastor, seguimos en oración y te pedimos por la pronta recuperación del Papa Francisco. Entzun arren Jauna! pic.twitter.com/tIfudDEWFQ
— Fernando Prado Ayuso (@ferpradocmf) February 24, 2025