Goian bego
Frantzisko Aita Santua, 88 urte zituela, Santa Martan (Vatikano Hiria) duen etxebizitzan hil da, Farrel kamarlengoak, bideo bidez zabaldutako adierazpen batean jakinarazi duenez.
D.E.P.
Goian bego!
Zerura arte. pic.twitter.com/GAi8G9ct3Y— Fernando Prado Ayuso (@ferpradocmf) April 21, 2025
Artzain Ona katedralean hil-kanpaiak jotzen ari dira goizeko 10.30etatik. Heriotza astelehen honetako goizeko 07:35ak aldera gertatu da.
Joan den otsailaren erdialdean ospitalera eraman zuten, aldebiko neumonia baten ondorioz. Ospitalean 37 egun eman ostean, eta bere osasun egoerak hobera egin zuela ikusita, martxoaren 29an jaso zuen alta. Aita Santuaren azken agerpena Pazko Igande honetan izan zen, San Pedro Plazan. Era honetan amaitzen da,atseden egunik gabeko, Elizaren historian arrasto ezabaezina utzi duen aitasantutza.
“Arratsalde on” esanez aurkeztu zen mundura. 2013ko martxoaren 13a zen, eta San Pedroko Plazako balkoitik esandako esaldi hori, herabetasun seinale gisa ikusi zuten batzuek, hau da, emozionalki nabarmena den egoera baten aurrean bat-bateko erreakzioa.
Baina agur soil horretan, Jorge Mario Bergogliok, jada, bere aitasantutza aurreratu zuen: ia hamabi urte bizi-bizi, hizkera argi eta zuzenarekin, formen gainetik, mamia lehenetsiz. Goian bego.