Blog

Meza 19:00tan Artzain Ona katedralean

Meza 19:00tan Artzain Ona katedralean

On Fernando Prado gotzainaren mezua:

Elizbarrutiko kide maiteak,

Frantzisko Aita Santuaren heriotzaren berri izan ondoren, lehenik bere hiletak Erroman eta gero hemen gure katedralean ospatzeko zain, gaur bertan 19.00etako mezan parte hartzera gonbidatzen zaituztet Artzain Ona Katedralean.

Pazko asteleheneko ohiko meza izango da, eta Aita Santuaren betiko atsedenaren alde eskainiko dugu. Denok gonbidatuta zaudeten komunio eta erruki ekintza apal honetara: apaizak, erlijiosoak eta fededunak.

Artzain Onaren katedralean Frantzisko Aita Santuaren irudia eta otoitzerako oroimen-lekua jarri ditugu, presbiterioaren oinean.

Goian Bego.