Blog

13 pertsona helduk kristau sarrera osoa jaso zuten Pazko Bijilian

13 pertsona helduk kristau sarrera osoa jaso zuten Pazko Bijilian

Artzain Onaren katedralak pozez gainezka egin zuen Larunbat Santuko gauean. Apirilaren 19an, gaueko 21:00etan ospatu zen Pazko Bijilia solemnean, hamahiru helduk batera jaso zuten kristau-sarbideko hiru sakramentuak: bataioa, sendotza, eta lehen jaunartzea.

Elizbarrutiko kristau-elkarteak hunkituta egin zuen bat anai-arreba berriekin fedean; Elizak helduen artean ere hazten jarraitzen duenaren lekuko biziak.

172 gazteren sendotza: bi ospakizun maiatzean

Elizbarruti osoko parrokia eta ikastetxeetako 172 gaztek (18 urte edo adin horretatik berakoak) Katedralean kristau-sarbideko bidea amaituko dute, bi eukaristien eskutik:

Data                                       Ordua            Gazte kopurua

Maiatzaren 17an                  19:00etan                    112

Maiatzaren 18an                  19:00etan                    60

Sendotza jasoko dutenen jatorria

  • Familia Santua
  • Goierriko parrokiak
  • Urnietako parrokia
  • Andre Maria Erregina (Donostia)
  • Andre Mariaren Zeruratzea (Ordizia)
  • Hondarribiko parrokia
  • Orioko parrokia
  • Aieteko parrokia (Donostia)
  • Erain eta Eskibel ikastetxeak (Irun eta Donostia)
  • Aldapeta Maria ikastetxea (Donostia)
  • Nazareteko Jesus (Donostia)
  • Jesuitak (Donostia)
  • Junkal (Irun)
  • San Inazio parrokia (Donostia)
  • Errenteriako parrokiak
  • Berastegi

Mendekostea: 100 heldu inguruk sendotza jasoko dute

Mendekoste ospakizunak, 2025eko ekainaren 8an, gozamenerako beste arrazoi bat izango da: 19:00etako eukaristian, elizbarruti osoko ia ehun helduk jasoko dute sendotzaren sakramentua Artzain Ona Katedralean. Beraien “Bai” berritua, Espiritu Santuak indartua, gure Elizaren bizitasuna adieraziko du.