Blog

Ate Irekien jardunaldia

Ate Irekien jardunaldia

Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxea, bertatik bertara ezagutzeko, datorren ostegunean, maiatzak 22, arratsaldeko 17:30etik aurrera ospatuko den Ate Irekien jardunaldira gonbidatzen zaitugu.

Jakinmina dutenek, bisitan zehar, Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxearen alderdi ezberdinak bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte.

Ate Irekien Jardunaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da idazkaritza@elizagipuzkoa.org  helbide elektronikora idatziz, maiatzaren 21a baino lehen (asteazkena).

Animatu eta parte hartu!