Blog

Elka ezagutuz

Elka ezagutuz

Datorren asteko larunbatean, ekainak 14, bisita berezi batera gonbidatu nahi zaitugu. Errenta Aitorpenaren kanpainan murgilduta, bisita-gidatua, Donostiako Elizbarrutiak bultzatzen duen X Bikoitzaren kanpainaren barruan kokatzen da.

Zein da bisitaren helburua? Zure elizbarrutia hurbilagotik ezagutzea. Hau da, egiten duen lana, dituen zerbitzuak, etab. ezagutaraztea.

Eta non izango da bisita gidatua? Elizbarrutiko seminarioan (Heriz pasealekua 82, Donostia).

  • Bisitan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da; ekainaren 12a baino lehen. Nola? 943 28 50 00 telefonora deituaz, edota komunikazioa@elizagipuzkoa.org-ra idatziaz.
  • Topagunea. Donostiako Seminarioa. Bisitan parte hartzeko, “Seminario, 18” autobusean etortzera gonbidatzen zaitugu. Hamabost minutuero ateratzen da Gipuzkoa plazatik, eta eraikinaren aurre-aurrean, atarian, utziko zaitu.
  • Bisitaren hasiera ordua: 10:30etan.
  • Bisitan zehar ondorengo arloak ezagutuko ditugu:

– Ondarea atala.

– Migratzaileen Pastoraltza.

– Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxea.

A, eta bisita, hamaiketako batekin amaituko dugu.

Animatu eta izena eman! Hurrengo larunbatean ikusiko dugu elkar (ekainak 14)