Bederatziurrenaren hasiera Jesusen Bihotzera Artzain Ona katedralean
Atzo, ekainak 18, asteazkena, hasi zen Jesusen Bihotzaren bederatziurren Solemnea; datorren ekainaren 27an ospatuko dugu bere Liturgia jaia. Bederatziurrenaren hasierako Eukaristia Fernando Prado gotzainak zuzendu zuen eta, bere homilian, bertaratutakoei “Jesusek bere Bihotzean izan zituen sentimendu berberak izateko”, eta guztien alde, Gipuzkoako biztanle eta familien alde, eta bereziki, gure Donostiako hiriaren alde otoitz egiteko eskatu zien.
Aurtengo ekainean, tradizionalki Jesusen Bihotzari eskainia, Jubileuaren eta Donostiako elizbarrutiaren 75 urteen ospakizunaren esparruan jarraituko dugu. Urteurren honek bat egiten du Urgull mendian dagoen Jesusen Bihotza monumentua eraiki zeneko 75. urtebetetzearekin.
Ekainean zehar, Jesusen Bihotzarekiko jainkozaletasunaren inguruko jarduera batzuk ospatzen ari dira, hala nola, Cristobal Fonesen (Aita Santuaren aldeko Nazioarteko Otoitz Sarea. Otoitzaren apostolutza) jesuitaren kontzertu-otoitza. Edota atzo bertan, Jesusen Bihotzaren debozioaren eta honek Gipuzkoan duen eraginaren inguruan, Ignacio Azkoaga jaunak idatziriko liburuaren aurkezpena,
Era berean, datorren astean, 25ean, Luis Argüello, monsinoreak, Valladolideko artzapezpikua, eta Espainiako Gotzainen Batzarreko presidentea, hitzaldia eskainiko du Frantzisko Aita Santu zenaren Dilexit Nos entziklikaren inguruan.
Azaroan zehar ere, zenbait ekitaldi ospatuko dira Urgull mendiko Jesusen Bihotzaren monumentuaren inguruan.