Azpeitiko gau gurtza
Donostiako Elizbarrutiko Gaueko Adorazioaren Elizbarrutiko Kontseiluak atsegin handiz gonbidatzen ditu gaueko gurtzaile guztiak eta gure elizbarrutiko gainerako eliztarrak datorren larunbatean, urriak 17, ospatuko dan Azpeitiko sekzioaren mendeurrena ospatzera.
Ospakizunaren buru On Fernando Prado gotzaina izango da. Soreasuko San Sebastian parrokian izango da, 22:00etan hasita eta 2 ordu inguruko iraupenarekin. Meza bezperekin ospatuko dugu, eta banakako gurtza tarte bat izango dugu, eta beste tarte bat elkarrekin.
Gaueko Adorazioa 1905etik biltzen da Gipuzkoan, Donostian egiten hasi zenetik.
Ondoren, sekzioak ireki ziren probintzia osoan zehar, Azpeitikoa bezala 1926an.
Gaur egun, Gipuzkoako gaueko gurtzaileak hilero biltzen dira Donostian, Azpeitian, Bergaran, Eibarren, Irunen, Legazpin, Oñatin, Zarautzen eta Zumarragan.
Gaueko gurtzaileen bokazioa da Jaunari gaueko isiltasunean laguntzea eta bere bihotza konpontzea, gure eta mundu osoko bekatuek iraindua.
Norbaitek gurtzeko bokazio eder hau ezagutu nahi badu, gurekin harremanetan jar daiteke informazio gehiagorako WhatsAppean 637.72.35.84.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira