Poza, fedea eta laguntasuna Berako Elizbarrutiko Kanpaldietan
Uztailaren 14tik 17ra, hogeita hamar gaztek, hamabi begiralerekin batera, Beran (Nafarroa), Donostiako Elizbarrutiak antolatutako Elizbarrutiko Kanpaldietan parte hartu zuten. Egun hauetan, partehartzaileek, ekintzez, elkarbizitzaz eta fedearen hazkundeaz beteriko esperientzia biziaz gozatu zuten.
Juan Pablo Aroztegui eta Yon Cuadrado apaizen gidaritza espiritualaren eskutik, eta Enrique Ormazabal diakonoaren laguntzarekin, gazteek jardunaldi aberasgarriak bizi izan zituzten, eguneroko katekesia, eta lau haizetara buruturiko hainbat jarduera uztartuz.
Gozatu zituzten bizipenen artean, ibilaldiak, ibaira, igerilekura eta mendira egindako irteerak, yinkana eta joko dibertigarriak, eta taldekako probak nabarmentzen dira; parte hartu zuten neska-mutil guztien talde espiritua eta batasuna indartu zuten. Begirale beteranoen iritziz, aurtengo kanpaldia bereziki baikorra izan da, parte-hartzaileen arteko integrazio ona eta sortu zen kidetasun eta laguntasun giroa nabarmenduz.
Kanpaldiaren amaierak izaera oso berezia izan zuen, familiekin batera egindako bazkari eta mezarekin, bertaratutako pertsona guztien arteko kristau-elkarte eta fede loturak, are gehiago indartu ziren.
Familia giroak eta egun hauetan bizitako pozek, arrasto sakona utzi dute gazteengan; askok, dagoeneko adierazi dute, gogotsu daudela esperientzia aberasgarri hori, datorren udan errepikatzeko.