“10 Hitzak”
“10 Hitzak” ibilbidea fedeak bizia nola eralda dezaken deskubritzen laguntzeko gazteei zuzendutako proposamena da.
Denentzat da:
– Federik ez baina egonezina duenarentzat eta nondik hasi ez dakienarentzat.
– Urrundu denarentzat eta bere bizitzan zentzua aurkitu nahi duenarentzat.
– Kristaua denarentzat eta kristau bezala bizitzearen edertasuna sakondu edo (bir)deskubritu nahi duenarentzat.
– “Zatirik onena” hartzen ikasi nahi duen edozein gazterentzat; Jainkoaren seme-alaba izatearen deia deskubritu nahi duenarentzat.
Ibilbide honen sortzailea Fabio Rosini apaiza da. Erromako parrokietan “10 Hitzak” proposatzen hasi eta pixkanaka Italia osora eta atzerriko hainbat herrialdetara iritsi da. Milaka gazte eta helduei fedea eta bizitza betearen zentzua (bir)deskubritzen lagundu dio ibilbide honek, gaztea Jainkoaren Hitzarekin erlazio bizian jarriz. Hau da topaketa bakoitzaren oinarria: Jainkoaren Hitza, Nazareteko Jesusen argira irakurria.
Lehenengo hiru topaketak sarrera gisakoak dira:
– 2025eko irailaren 7an, igandean, 18:30tan – Antiguoko San Sebastian Martiria Parrokian.
– 2025eko irailaren 14an, igandean, 18:30tan – Antiguoko San Sebastian Martiria Parrokian.
– 2025eko irailaren 21an, igandean, 18:30tan – Antiguoko San Sebastian Martiria Parrokian.
Topaketa hauetan proposamena aurkeztu eta egingo den ibilbidearen hazia ereingo da. Ondoren, gazte bakoitzak erabakiko du esperientzia hau bizi nahi duen ala ez.
Ez dago izena eman beharrik parte hartzeko. Hurbildu Antiguoko parrokiara, entzun eta, gustukoa baduzu… aurrera jarraitu!