Blog

Kultura arteko topaketa

Kultura arteko topaketa

“Migratzaileak: itxaropena ehuntzen” lelopean, joan den irailaren 14an, Estibalizko Andre Mariaren santutegian (Araba), Bilbo, Donostia, Iruñea eta Tuterako, Calahorrako eta La Calzadako elizbarrutiek, 2025-26 pastoral ikasturte berriari ekin zioten.

Gasteizko Elizbarrutiak hartu eta gidatu zuen jardunaldia, Iparraldeko Zonaldeko Pertsona Migratuen Pastoralen ordezkaritzekin batera.

Jubileu Urtearen baitan antolatutako ekitaldia, Gurutze Santuaren Gorespenaren jaiarekin batera ospatu zen.

Elizbarrutietako Migrazioen ordezkaritzetako arduradunek, ordezkaritza ezberdinek egiten duten lana ezagutu dezaten animatzen dituzte bai laikoak, bai apaizak, bai kontsakratuak, eta bai familiak. Elizbarrutiko hainbat zerbitzu, proiektu eta arloetatik, egunez egun, laguntzen zaien pertsona migratuak, alegia.

Gasteizko gotzain Juan Carlos Elizalde monsinoreak gidatu zuen Eukaristia, eta Iparraldeko Zonaldeko Pertsona Migratuen Pastoralen ardura duten apaizak izan zituen lagun.

Nazareteko Jainkoaren eta Familiaren berotasunean, Migratzaileen Ordezkaritzek elkarrekin egun atsegin bat igarotzeko nahia, bete egin zen. Jardunaldian bildutakoek, hartu-emanak, eta kulturen arteko bizikidetzak dakarten aberastasun guztia eskertuz, ikastaro berria martxan jartzen laguntzeko eskatu zioten Estibalizko Ama Birjinari.