Blog

Gazte Bokazio Pastoraltzako arduradunen eta eragile animatzaileen elizbarrutiko topaketa

Gazte Bokazio Pastoraltzako arduradunen eta eragile animatzaileen elizbarrutiko topaketa

Atzo goizean, larunbata, Elizbarrutiko Seminarioak Gazte Bokazio Pastoraltzaren Topaketa aterpetu zuen, Gazte Bokazio Pastoraltzarako Elizbarrutiko Ordezkaritzak antolatuta, Espainiako Gotzainen Batzarraren Egitasmoak plazaratzen dituen erronkak ezagutzera eman eta hausnartzeko.

Jardunaldian Mikel Iraundegik, Ebanjelizatze arloko arduradunak, eta Juan Pablo Aroztegi apaizak, Gazte Bokazio Pastoraltzarako elizbarrutiko ordezkariak, parte hartu zuten. Biek, dokumentuaren gakoak aurkeztu zituzten, eta Ordezkaritza garatzen ari den lanaren nondik norakoa eskaini zuten.

Bileran elizbarrutiko hainbat eliz errealitatetako (parrokiak, taldeak, mugimenduak, eskola katolikoa…) gazte pastoraltzako eragile ,eta arduradun ugari izan ziren. Elkarlan eta anaitasun giroan, kezkak, ametsak eta etorkizunerako proposamenak partekatu ziren, elkarrizketa aberasgarri eta anitzean.

Topaketan parte hartu zuen Fernando Prado gotzainak, Gazte Bokazio Pastoraltzaren esparruan, ikuspegi partekatu baterantzko beharra azpimarratu zuen: «Zentzu honetan elizbarrutian egiten dugun guztia, elkarrekin egin behar dugu», azpimarratu zuen. Era berean, elizbarrutiko errealitate ezberdinen presentzia eta konpromisoa eskertu zituen, «gure Eliza edertzen dutelako», esan zuen. Eta, «ahultasunaren barruan, gazteekin ebanjelizatzean lan egiteko bizitasuna eta kezka erakusten baitute. Israelgo hamabi tribuak bezalakoak gara, desberdinak izanik, elkarrekin, Jainkoaren herri bakarra osatzen baitugu».

Madeleine Delbrêl ere aipatu zuen gotzainak. «Ebanjelioa ez dago gurea, bere zain daudenena da», gogorarazi, eta «gazte asko dira Ebanjelioak bere bihotza ukitzea eta bere bizitzak eraldatzea espero dutenak. Lagun diezaiegun!», gaineratu zuen.

Topaketak agerian utzi zuen, erronkak handiak diren arren, Donostiako Elizbarrutiak karismen aberastasuna duela, baita motibazio handia ere elkarrekin oinez jarraitzeko, eta belaunaldi berriei Kristoren berri emateko.

Elizbarrutiko ordezkaritzak dagoeneko sortutzat ematen duen elkartasun-gune hau, lantzen jarraituko du, eta Gazte Bokazio Pastoraltzako talde eta eragileei euren lanean laguntzen, eta norabidea ematen saiatuko da. Era berean, gazteek parte hartu ahal izango duten jarduera bateratuen proposamenak egingo ditu eta, horrela, euren nortasuna eta elizbarrutiko Elizaren kide izatea sendotuko dute.

Topaketaren argazkiak. Egin klik hemen.