Blog

Gazteria Gipuzkoako Elizan

Gazteria Gipuzkoako Elizan

Fernando Prado Ayuso monsinoreak, Donostian ospatu zen Gazte Bokazio Pastoraltzako arduradun eta eragileen Elizbarrutiko topaketa aprobetxatuz (2025eko irailaren 27a), gazte zein adinekoei “elkarrekin amets egiteko” gonbidapena luzatzen die.

Gotzainak, etorkizuneko Elizari begira, gazteen, eta euren ekarpenari buruz hausnartzen du. Ez du inolako zalantzarik:, “Etorkizuneko elizak egungo gazteak behar ditu”, eta “etorkizuna izango duen orainaren” aldeko apustua egiten du.

Hau da, Elizara, “gizatiar eta espiritualki” heldutasuna lortu eta urratsak ematera hurbiltzen den gazteria, etorkizunean, “Gipuzkoako Elizaren indar bizi-bizia izan dadila”.

Monsinorearen aburuz, gazteekin lan egitea, beti da erronka. Gure elizbarrutiko eliza berritzeko, gakoa, dio Fernandok,  “gazteen indarrean eta belaunaldi zaharrenek duten jakindurian datza”.

Fernando gotzainaren hitzetan, kristinau bizitzako prozesuan, bi alderdi garrantzitsu daude: “ez da hazkuntza-prozesurik gabeko inpakturik egon behar, ezta, eraginik izango ez duen fedea hazteko (katekesia…) prozesurik ere”. Bien premia dugu. “Gure bihotzak sumatzen eta sinesten duenaren aurrean, bihotza eta arrazoia indarrean jarri behar ditugu”.