Elizbarruti-arteko bilera
Joan den asteazkenean, urriak 15, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko gotzainek, euren bikario nagusiekin batera, aurtengo ikasturteko lehenengo ‘Elizbarruti-arteko’ bilera ospatu zuten Gasteizko seminarioan.
Topaketa horretan, Juan Carlos Elizalde jaunak (Gasteizko gotzaina), Joseba Segura jaunak (Bilboko gotzaina), Florencio Roselló jaunak (Iruñeko eta Tuterako artzapezpikua) eta Fernando Prado, gure gotzainak, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako elizbarrutien sorreraren 75. urteurrenaren ospakizuna sakon jorratu zuten; ekitaldia, urriaren 25ean (larunbata) ospatuko da Estibalizko santutegian.
Giro adeitsu eta anaikorrean, urteurrenaz gain, hainbat gai jorratu zituzten bertan bildutakoek: Sinodalitatea, Hezkuntza, Gazte Pastoraltza eta katekesirako materialekin zerikusia duten gaiak.