Blog

Byung Chul Han IDATZen

Byung Chul Han IDATZen

Byung-Chul Hanek jasoko du gaur (18:30ean) 2025eko Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzesa Saria.

Hego Koreako jatorria duen idazlea ez zaigu ezezaguna; izan ere, Jon Arruti Irastorzak, Elizbarrutiko Irakaskuntzako ordezkaria, “IDATZeko nire bi proposamenak” atalaren baitan, filosofo eta saiakeragile alemaniarrak idatzitako “La sociedad del cansancio” liburua izan zen egin zuen gomendioetako bat.

1967an sortutako Idatz elizbarrutiko liburu-dendak, Elizbarrutiak argitaratzen dituen liburuak plazaratzeaz gain, literatur eskaintza zabala bezain interesgarria eskaintzen du.

Idatz liburu-dendaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 9:30 – 13:00, eta 16:00 – 19:30

Larunbata: 9:30 – 13:00

Igandea: Itxita

Kontaktua:

idatz@elizagipuzkoa.org

Telefonoa: 943 465 326

Kokapena:

Artzain Onaren plaza 15 (behea) 20008 Donostia