Blog

Ibilian (CARITAS GIPUZKOA)

Ibilian (CARITAS GIPUZKOA)

Datorren ostiralean, urriak 31, ‘Orainaldi berria ehunduz’ izenburupean, CARITAS GIPUZKOAk, Ibilian ospatuko du Donostiako seminarioan; bere urteroko jardunaldia. Topagunea, erakundea osatzen duten pertsona guztiei zuzendua dago: boluntarioei, langileei…

09:00etatik 15:30era egingo den jardunaldian Caritasen Gizarte Ekintzaren Ereduan sakontzen jarraituko da.

Ibilian, hiru bloketan (ponentziak, tailerrak eta sintesia), eta lau zutabetan banatuta egongo da:

 

  • Errealitatea, marko gisa.
  • Pertsona, erdigunean.
  • Maitasuna, errukia eta zaintza, eragilea.
  • Komunitatea, ikurra.

 

“Ponentzia” atala, lau adituk osatuko dute, eta hainbat alor sakonduko dituzte:

  • Raquel Martínez Buján (Coruñako Unibertsitatea). Errealitatearen atalari helduko dio, gure eta ondoan ditugun pertsonen bizitzek zeharkatzen dituzten tentsio sozialei hitzak jarriz: krisi klimatikoa, zainketen krisia…

 

  • Joseba Zalakain (SiiS). Pertsonalizazioaren blokea garatuko du, erreferentzia-esparru bat eskainiz eta pertsona gizarte-ekintzaren erdigunean jartzea ahalbidetzen duten tresnak eta jardunbide egokiak partekatuz.

 

  • María Silvestre (Deustuko Unibertsitatea). Maitasunaren, errukiaren eta zaintzaren alorra landuko du, eta erakutsiko du balio horiek gizarte-ekintzaren eragile izan daitezkeela desberdintasunak, gorroto-diskurtsoak eta lotura-krisiak nagusi diren testuinguru batean.

 

  • Jaime Esparrach (Huescako Elizbarrutiko Caritaseko idazkari nagusi ohia): komunitatea izango du ardatz. Elizari buruz, ikur gisa, hausnartzen lagunduko du, lotura komunitarioak eta anaitasunaren gaiak jorratuz, gizarte-desloturaren garai honetan.

 

Topaketa azken txanpan, anaiarteko bazkaria, eta musika izango dira. Garaiz zabiltza izena emateko. Informazio gehiago, ondoren topatuko duzu; https://www.caritasgipuzkoa.org/eu/noticias/izena-eman-ibilian-2025-urriak-31