Blog

Bokazioak aztertzen

Bokazioak aztertzen

On Fernando Prado gotzainak, On Mikel Aranguren bikario nagusiak, On Jon Molina, apaizen ordezkariak, On Juan Pablo Arostegi, gazte bokazio pastoraltzarako ordezkariak, eta gazte talde bat, Baionako Seminariora bisita egin zuten Alliet monsinoreak gonbidatu eta harrera eginez.

Ostegunean, Bezperetan otoitz egin ondoren, elkarrekin afaldu zuten; gaur, ostirala, lan-jardunaldia izan dute Baionako elizbarrutiko gazteen animazio taldearekin. “Argiaren bila gabiltza, eta Espirituak gure aldameneko elizbarrutietan ere argiztatzen duenarekin ere gidatzen gara”, azpimarratu du gotzainak.

Topaketa eta ikasbidea

Ekimenak —On Fernandok proposatua pastoral ikasturte honen lehentasunen arteanazalpena eta talde-lana izan zituen ardatz Espiritua entzuteko ikasbidea  intzat hartuz sinodal-eran diszernitzeko. Otoitzean, bizikidetzan, anaitasunean, eta ikaskuntzan oinarritutako jardunaldia izan zen, guztia, apaizgaiekin, eta Baionako apaiz gazte ugarirekin partekatuz.

Bereizketaren “zikloak”

Baionako elizbarrutiko taldeak bokazio pastoraltzaren berrikuntzan oraintsuko esperientzia ezagutzera eman zuen. Duela 18 hilabete, euren gotzainak Fedearen eta Bokazioaren Urtea martxan jarri zuen, gazte pastoraltzarekin lankidetza estuan diharduen bokazioentzako talde berezi bat bultzatuz.

Esparru horretan, gazteei, urtean bi bide eskaintzeko, akordio bat sinatu zuten Luçongo apezpikuarekin, eta San Joan Paulo II.a Lagundiarekin:

  • San Joan Paulo II zikloa (gizonentzat).
  • Santa Teresa zikloa (emakumeentzat).

Nola funtzionatzen du?

Zortzi asteburutan zehar ospatzen den formazio eta akonpainamendu cursoa. Topaketetan zehar, partaideek, bihotza zabalik, Jaunaren borondateari jarraitzeko asmoz apaiz prestatzaileek proposaturiko gogo-jardunak egiten dituzte. Bizipenak erromesaldi kutsua du: astebururo, santutegi edo komunitate ezberdinetan Frantzia osoan zehar ospatzen da. Aurten, Baionan, lau gizonek, eta hiru emakumek parte hartuko dute jardunaldietan.

Gaur egungo hausnarketaren erronkak

Gazteek dituzten erronkak ere aztertu zituen taldeak: ‘inguruaren zarata’ eta bizi erritmoa, istorio pertsonal konplexuak, eta norberaren arrakasta lehenesten dituen kultura. Testuinguru horretan, Jainkoaren deia entzuteak eta eliz heldutasuna lortzeak (komunitatea, hierarkia, obedientzia…) akonpainamendu sendo, egituratu eta mailaz mailakoa askatzen du.

Fruituak eta datuak

Urtea amaitzean, gazte bakoitzak hurrengo urratsa ematen du: zikloa errepikatzea, ezkontzea, propedeutika mintegira begira, edo bizitza kontsakratua. Talde prestatzaileek —apaizek, familiek eta kontsakratuek— irizpen orientagarria ematen dute.

Partekatutako esperientziaren arabera, zikloa osatzen duten gazteek, oinarri espiritual sendotuekin iristen dira, eta, propedeutika aukeratzen dutenean, mintegiranzko joera are indartzen da. Luçongo elizbarrutian, bere 16 seminaristen kopuru esanguratsu bat ziklo hauetatik igaroa da.

Antolatzaileek, parte hartzaileek beren gain hartzen duten ahalegina ere azpimarratu dute: bidaia luzeak, erritmo bizia, norabide espiritual egonkorra, eta gastuak.

Elizbarrutiko hausnarketa

Donostiako ordezkaritza gustura itzuli da, eta eskerrak ematen dizkio Alliet monsinoreari izandako hartu-eman anaikorrarengatik. Ikasitakoak, gure elizbarrutia, pastoral bokazioa berritu eta bultzatzeko egiten ari den lana argitzen du; guztia,  entzunez, akonpainamendua eginez, eta hausnartuz, gazte bakoitzak, bere bizitzan duen Jaungoikoak borondatearen berri izan dezan.

Jaunari eskerrak ematen dizkiogu bisita honengatik, eta emandako fruituengatik, eta bokazioen, ezkontzen, bizitza sagaratuaren eta apaizgoaren alde eskatzen diogu.