Euskadiko gotzainak eta CONFER Euskadi, Loiolan bildu dira sinodaltasun bidean aurrera egiteko
Joan den asteazkenean, hilak 26, Loiolako Gogartetxean (Azpeitia) Euskadiko gotzainen eta CONFER Euskadiren arteko ohiko topaketa ospatu zen.
Bertan, gidari lanak egin zituen Donostiako gotzain Fernando Pradoz monsinoreaz gain, Gasteizko gotzaina monsinoreak, Juan Carlos Elizalde, eta Bilboko gotzaina monsinoreak, Joseba Segura, eta Euskadin bizitza sagaratutako nagusiak, eta euren ordezkariek ere parte hartu zuten. Jardunaldiak, Sinodalitatea izan zuen ardatz.

Topaketa, 9:15etan hasi zen otoitz labur baten eskutik. Ondoren, Donostiako gotzainak hitzaldia eskaini zuen solasaldiari hasiera emateko. Fernando Prado monsinoreak, egungo momentua, Sinodoa, tokiko elizetan ezartzeko urratsaren baitan kokatu zuen, eta zera nabarmendu zuen, beharrezkoa dela bide partekatu horretan bizitza sagaratuaren benetako parte-hartzea indartzea.
Bere hitzaldian, elizbarrutietako erlijiosoei eskerrak emateaz gain, bertako Elizaren misioko kide, eta erantzukizun osoz, “etxekoak direla” gogoratu zien.
Gotzainak, zera azpimarratu zuen, prozesu sinodalak, bizitza sagaratuari dei egiten diola tokiko elizaren kide izatearen kontzientzia handiagoa har dezan, eta urrats gehiago eman ditzan, hau da, lankidetza eskuzabal batetik, inplikazio eta erantzunkidetasun sinodal handiagora igaroz.
Ondorengo elkarrizketa, zabala eta aberasgarria izan zen, entzuteko, hausnartzeko eta misio partekatuko denbora honetan elkarrekin parte hartzeko ildoak zehazten jarraitzeko aukera emango duten proposamen eta kezkez osatua.
Topaketa amaitzeko, Eukaristia ospatu zan Konbertsio Kaperan, Inaziotar espiritualtasunaren leku esanguratsua; bertan, San Inaziok bere fede-esperientziaren une erabakigarria bizi izan zuen.
Ebanjelioaren zerbitzura dagoen Eliza sinodalaren baitan, elkartasun, itxaropena eta elkarrekin aurrera egiteko nahia izan zen Batzarraren ezaugarri nagusia.
