Erromara joango diren erromesen Otordu Solidario arrakastatsua
Joan den igandean, azaroaren 30, Donostiako Herrera auzoko Mesedetako Ahizpek bat egin zuen Etorkinen Pastoraltzarekin “Oilasko Erromatarra”, Otordu Solidarioaren antolaketan. 2026ko apirilaren 6tik 11ra Erromara joango diren erromesentzat dirua biltzea zen helburua.
Jarduera Ahizpen etxean egin zen, eta jende askoren parte hartzea izan zuen. Pertsona asko bildu ziren “oilasko erromatarraz” gozatzeko, eta bategite eta elkartasun une eder bat partekatzeko.
Otordu Solidarioa arrakastatsua izan zen, ez bakarrik eskaini zen janari goxoagatik, baita ekimenarekin bat egin zuen jendetzarengatik ere; otordua, lagunartean, edota etxera eraman zitekeen.

Era honetako jarduerak funtsezkoak dira bai kristau-elkartearentzat, bai helburu solidarioetarako dirua biltzeko, eta bai kideen arteko batasuna eta lankidetza sustatzea ahalbidetzeko.
Etorkinen Pastoraltzak “eskerrik asko” bero-bero bat helarazten die Donostiako Herrera auzoko Mesedetako Ahizpei, ekitaldi hau antolatzen izandako abegi eta egindako lanagatik. Eta baita, ekimenarekin, eta baita Otordu Solidarioak arrakasta izan zezan lagundu zuten pertsona guztiei.
2026ko apirilean Erromara joango diren erromesek, esperientzia ahaztezina bizi ahal izateko bideratuko da bildutako dirua. Mila esker zure laguntzagatik!