8 abendua, 2025
|
Gaurkotasuna, Gazte-Bokazio Pastoraltza, Inicio2
Abenduak 8, Seminarioaren Eguna.
Aurten ere, egun berezi honek, dei bat luzatzen digu. Egun, gure elizbarrutiak, apaizgorako bidean dagoen diakono bat du: Enrique Ormazabal.
Ez dugunez apaizgai gehiago, Jainkoaren Herria errealitate honen partaide egitera gonbidatzen dugu. Hau da, bokazioen aldeko otoitza, lehentasun bat izan dadin elizbarrutiko fededunen artean.
Jo dezagun Maria Birjina Sortzez Garbiarengana, deituak diren gazteen alde otoitz egin dezan.
Egun honetako diru-bilketa, neurri batean, bokazio pastoraltzako jarduerak sustatzera eta mantentzera bideratuko da.